2009/09/03

Interneteko jarduerak eta web posizionamendua

Azken egunotan ONTSI (Observatorio Nacional de las Telecomunicaciones y de la SI) Interneteko jarduerei buruzko txostena argitaratu du. Datuak, 2008ko uztailetik 2008ko irailera arte bildu dira, eta web posizionamendua-ri buruzko hainbat datu interesgarri topa dezakegu.
Interneteko erabiltzaileen arabera, horrela erabiltzen da sarea:

- Bilatzaileak %81,2
- Posta elektronikoa %79,3
- Berriak ikusteko %70,6
- Bat-bateko mezularitza %57,7
- Musikaren deskarga %50,0
- Ikasketarako laguntza %49,6
- Software-ko deskarga %48,5
- Beste fitxategien deskarga %46,1
- Administrazio Publikoen orrien bisitak %43,1
- Bideoen deskargak %42,0
- Banku-kontsultak %37,8
- Udaletxeen orrien bisitak %36,6
- Foroak %36,0
-Txatak %34,5

Web posizionamendua-ren aldetik, oso datu interesgarria da bilatzaileak lehenengo postuan agertzea. Izan ere, erabiltzaile gehienek bilatzaileak erabiltzen dituztela argi eta garbi ikusten da. Honek erakusten digu edozein motatako zerbitzua, enpresa, produktua, eta abar, bilatzaileen bitartez bilatu eta aurkitzen dela.
Beraz, gure orrirako web posizionamendua ona izatea lortzen badugu, hau da, lehenengo postuetan agertzea bilaketa konkretu baterako, bisita gehiago izango dugu gure orrian, trafiko gehiago, eta horiek dira azken finean behar diren baldintzak arrakastaren bidean egoteko.
Jatorria: ONTSI

No hay comentarios:

Publicar un comentario