2009/10/23

Nola posizionatu irudiak Google-en

Nola posizionatu irudiak Google-en

Google oso azkarra dela, oso argi daukagu. Dena dena, beti izan ditu arazoak irudiak eta bideoekin. Lan horretan laguntzeko, ALT atributua erabili beharko genuke:

... alt="..." /> (En una etiqueta de tipo IMG)

Modu horretan irudiaren testu alternatiboa idatz dezakegu. Google-ek ezin duenez irudia irakurri, dagokion testua irakurri eta sailkatuko du. Era horretan, behar duen informazioa lortuko du. Logikoa denez, sartzen dugun informazioa irudiarekin bat egin behar du, eta gako-hitzak erabiltzea ere komenigarria litzateke.
TITLE atributua oso antzekoa da, baina beste era batean erabiltzen da. W3C-ek esaten duenez, "alt" ezin diren ikusi argazkien testu alternatiboa sartzeko erabiltzen da, eta "title" atributuak laguntza-testua erakusten du, argazkiaren gainetik pasatzean.
Google-ek, informazioa lortzeko orduan "alt" atributua baino ez du begiratzen, baina hala ere ez dago arazorik "title" ere jarri nahi badugu gure web-orrian.

Dena den, irudiak posizionatzeko orduan aintzat hartu behar da:
- Irudiaren izena logikoa izan da, eta beharrezkoa bada "-" ere erabil daiteke
- Irudiaren gertu dagoen testua ondo zaindu, zeren bilatzaileak irudiarekin daukala lotura pentsatzen baitu

Komenigarria izan daiteke argazkiak, gure web-orrian ez ezik, beste leku batzuetan jartzea: Picasa, Flickr, eta abar.
Gainera, gure argazkian "marrazten" badugu gure web-orriaren helbidea, agian trafikoa gehituko dugu.

2009/09/23

Etiketak: H1, H2, strong, b. Web posizionamendua

Beste batzuetan esan dugunez, "on-page" algoritmoak ezartzeko, hainbat etiketa aintzat hartu behar dira:
TITLE - Nabigatzailean agerten den testua
META etiketak - beste post batean jorratutakoak
H1../H1 - testuaren titulua. Ez nahastu nabigatzailearen tituluarekin (TITLE)
H2..H2
H3..H3 ... bigarren eta hirugarren mailako tituluak...
STRONG..STRONG edo B../B". Letra lodiz jartzeko. Hobe lehenengoa erabiltzea.

Web posizionamendua ona izateko, erabili ahal duzun neurrian esandako etiketak, zeren posizionamendua askoz hobea izango baita. Gako-hitzak ere erabili behar dira maiz dokumentuan zehar. Interneten badago hainbat programa orri baten dentsitatea kalkulatzeko, eta beste egun batean horretaz mintzatuko gara, baina %5 dentsitate ona izan daiteke. Kontuz ibili gai horrekin, zeren Google edo beste bilatzaile batek dentsitate handiegia aurkitzen badu, trikimaluak egiten ari garela pentsa dezake, eta gure puntuazioa murriztuko da.

Dena den, ez ahaztu idatzitakoa pertsonentzat izango dela. Ez du ezertarako balio web posizionamendua ona izatea, eta Google-en lehenengo postuetan agertzea, gero gure edukiak onak ez badira, zeren bisitariak gurera etorriko baitira, baina etorri diren moduan joango dira, eta agian ez dira itzuliko. Batzuetan hobe da web posizionamendua bigarren plano batean uztea, orriaren itxura, pertsonen aldetik, hobetzeko.

2009/09/17

Gako-hitzak eta web posizionamendua

Lehenago aipatu dugunez, gure web orria optimizatzeko, "on-page" faktoreak aintzat hartu behar dira. Eta horri dagokionez, oso inportantea da gako-hitzak ondo aukeratzea. Gako-hitzen bitartez, web posizionamendua lortzen dugu. Hortaz, ordenagailuak saltzen baditugu, komenigarria litzateke "ordenagailuen salmenta" gako-hitzan ondo posizionatuta egotea,zeren lehenengo postuetan agertuko ginatekelako, eta jende gehiagok ikusiko luke gure web gunea. Horrela, seguru aski gure salmentek gehituko lukete. Adibide horren harira, balio gutxikoa litzateke "erlojuak" gako-hitzan ondo sailkatuta egotea, zeren guk ez baititugu erlojuak saltzen.

Hortaz, Nola aukeratu behar da gako-hitza sorta?
Ba, hasteko esan behar dela tresna erabilgarri batzuk badaudela. Beste egun batzuetan ikusiko dugu zer dagoen, baina ondorio moduan Google Adworks Keyword Tool onenetako bat dela esan dezakegu. Tresna honen bitartez, sartutako gako-hitzak zenbat aldiz bilatu den (Google) ikus dezakegu, eta baita erlazionatuta egon daitezkeen hitzak ere. Web posizionamendua ondo landu nahi badugu, tresna ezinbestekoa da.
Hori bai, euskaraz landu nahi badugu hitza-gakoa, jai daukagu, zeren normalean mota hauetako tresnak ez baitute ezer ematen. Tamalgarria, baina hori da gure egoera...