2009/08/25

Bilatzaileak eta web posizionamendua

Web posizionamenduari buruz mintzatu orduko, berehala pentsatu behar dugu bilatzaileetan. Nahiz eta hasieran bilatzaile mordoa egon daiteke, teorian, praktika askoz murriztuagoa da kopuru hori. Hasteko, esan behar dugu Google erregea dela, eta ia bilaketa guztiak bilatzaile honetan egiten dira. Hurrengoa, baina oso-oso urrun Yahoo litzateke, eta Bing bezalako bilatzaileak ere agertu dira eszenatokian, nahiz eta bere kuota momentuz oso txikia izan.
Dena den, esandakoa jakin eta gero, argi dago Google aintzat hartu behar dugula gure orria optimizatzeko orduan. Hurrengo postetan horretaz mintzatuko gara, baina argi izan behar dugu web posizionamendua ona izateko ideia orokorrak badaudela, eta horiek ondo ezarrita bilatzaile guztietan ondo posizionatuta egongo garela, nahiz eta ezberdintasunak egon.

No hay comentarios:

Publicar un comentario