2009/09/23

Etiketak: H1, H2, strong, b. Web posizionamendua

Beste batzuetan esan dugunez, "on-page" algoritmoak ezartzeko, hainbat etiketa aintzat hartu behar dira:
TITLE - Nabigatzailean agerten den testua
META etiketak - beste post batean jorratutakoak
H1../H1 - testuaren titulua. Ez nahastu nabigatzailearen tituluarekin (TITLE)
H2..H2
H3..H3 ... bigarren eta hirugarren mailako tituluak...
STRONG..STRONG edo B../B". Letra lodiz jartzeko. Hobe lehenengoa erabiltzea.

Web posizionamendua ona izateko, erabili ahal duzun neurrian esandako etiketak, zeren posizionamendua askoz hobea izango baita. Gako-hitzak ere erabili behar dira maiz dokumentuan zehar. Interneten badago hainbat programa orri baten dentsitatea kalkulatzeko, eta beste egun batean horretaz mintzatuko gara, baina %5 dentsitate ona izan daiteke. Kontuz ibili gai horrekin, zeren Google edo beste bilatzaile batek dentsitate handiegia aurkitzen badu, trikimaluak egiten ari garela pentsa dezake, eta gure puntuazioa murriztuko da.

Dena den, ez ahaztu idatzitakoa pertsonentzat izango dela. Ez du ezertarako balio web posizionamendua ona izatea, eta Google-en lehenengo postuetan agertzea, gero gure edukiak onak ez badira, zeren bisitariak gurera etorriko baitira, baina etorri diren moduan joango dira, eta agian ez dira itzuliko. Batzuetan hobe da web posizionamendua bigarren plano batean uztea, orriaren itxura, pertsonen aldetik, hobetzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario