2009/09/23

Etiketak: H1, H2, strong, b. Web posizionamendua

Beste batzuetan esan dugunez, "on-page" algoritmoak ezartzeko, hainbat etiketa aintzat hartu behar dira:
TITLE - Nabigatzailean agerten den testua
META etiketak - beste post batean jorratutakoak
H1../H1 - testuaren titulua. Ez nahastu nabigatzailearen tituluarekin (TITLE)
H2..H2
H3..H3 ... bigarren eta hirugarren mailako tituluak...
STRONG..STRONG edo B../B". Letra lodiz jartzeko. Hobe lehenengoa erabiltzea.

Web posizionamendua ona izateko, erabili ahal duzun neurrian esandako etiketak, zeren posizionamendua askoz hobea izango baita. Gako-hitzak ere erabili behar dira maiz dokumentuan zehar. Interneten badago hainbat programa orri baten dentsitatea kalkulatzeko, eta beste egun batean horretaz mintzatuko gara, baina %5 dentsitate ona izan daiteke. Kontuz ibili gai horrekin, zeren Google edo beste bilatzaile batek dentsitate handiegia aurkitzen badu, trikimaluak egiten ari garela pentsa dezake, eta gure puntuazioa murriztuko da.

Dena den, ez ahaztu idatzitakoa pertsonentzat izango dela. Ez du ezertarako balio web posizionamendua ona izatea, eta Google-en lehenengo postuetan agertzea, gero gure edukiak onak ez badira, zeren bisitariak gurera etorriko baitira, baina etorri diren moduan joango dira, eta agian ez dira itzuliko. Batzuetan hobe da web posizionamendua bigarren plano batean uztea, orriaren itxura, pertsonen aldetik, hobetzeko.

2009/09/17

Gako-hitzak eta web posizionamendua

Lehenago aipatu dugunez, gure web orria optimizatzeko, "on-page" faktoreak aintzat hartu behar dira. Eta horri dagokionez, oso inportantea da gako-hitzak ondo aukeratzea. Gako-hitzen bitartez, web posizionamendua lortzen dugu. Hortaz, ordenagailuak saltzen baditugu, komenigarria litzateke "ordenagailuen salmenta" gako-hitzan ondo posizionatuta egotea,zeren lehenengo postuetan agertuko ginatekelako, eta jende gehiagok ikusiko luke gure web gunea. Horrela, seguru aski gure salmentek gehituko lukete. Adibide horren harira, balio gutxikoa litzateke "erlojuak" gako-hitzan ondo sailkatuta egotea, zeren guk ez baititugu erlojuak saltzen.

Hortaz, Nola aukeratu behar da gako-hitza sorta?
Ba, hasteko esan behar dela tresna erabilgarri batzuk badaudela. Beste egun batzuetan ikusiko dugu zer dagoen, baina ondorio moduan Google Adworks Keyword Tool onenetako bat dela esan dezakegu. Tresna honen bitartez, sartutako gako-hitzak zenbat aldiz bilatu den (Google) ikus dezakegu, eta baita erlazionatuta egon daitezkeen hitzak ere. Web posizionamendua ondo landu nahi badugu, tresna ezinbestekoa da.
Hori bai, euskaraz landu nahi badugu hitza-gakoa, jai daukagu, zeren normalean mota hauetako tresnak ez baitute ezer ematen. Tamalgarria, baina hori da gure egoera...

2009/09/10

Nola lantzen da web posizionamendua?

Gure web-orria ahalik eta goien egoteko, batez ere bi atal jorratu beharko ditugu:
- "On-page", edo web-orriaren barruko optimizazioa
- "Off-page", edo web-orriaren kanpoko estekak lortzea

Lehenengoa, hau da, gure tituluak, testuak, eta abar optimizatzean datza, hitz-gakoei begira, web posizionamendua ona izatea lortzeko. Batez ere, hainbat gauza begiratu behar dugu:
- TITLE etiketa. Oso interesagarria da web posizionamendua-ren aldetik titulu ona izatea. Nabigatzailearen lehenengo lerroan agertuko da, eta bilatzaileek garrantzi handia ematen diote hor esaten denari. Beraz, saiatu behar dugu aukeratutako gako-hitzei hor agertzea.
- META description etiketa. Google bilatzailean, dirudienez, ez da aintzat hartzen puntuazioa lortzeko, baina era berean, bilaketa bat egiten dugunean web-orriaren bakoitzako agertzen diren lerroak META horretan agertzen diren deskripziokoak dira. Beraz, ez ahaztu web posizionamendua ez da bilatzailea baino ikusten duena, baizik eta erabiltzaileak, azken finean fidelizatu nahi duguna, informazioa erraz aurkitu behar duela.

- META keywords etiketa. Etiketa honetan orriaren hitz-gakoak jartzen dira, eta hainbat bilatzaile aintzat hartzen dute orria sailkatzeko orduan.

Testuaren barruan, nahiko inportantea da gure hitz-gakoak agertzea, eta batzuetan STRONG edota BOLD (B) erabiltzea.

2009/09/03

Interneteko jarduerak eta web posizionamendua

Azken egunotan ONTSI (Observatorio Nacional de las Telecomunicaciones y de la SI) Interneteko jarduerei buruzko txostena argitaratu du. Datuak, 2008ko uztailetik 2008ko irailera arte bildu dira, eta web posizionamendua-ri buruzko hainbat datu interesgarri topa dezakegu.
Interneteko erabiltzaileen arabera, horrela erabiltzen da sarea:

- Bilatzaileak %81,2
- Posta elektronikoa %79,3
- Berriak ikusteko %70,6
- Bat-bateko mezularitza %57,7
- Musikaren deskarga %50,0
- Ikasketarako laguntza %49,6
- Software-ko deskarga %48,5
- Beste fitxategien deskarga %46,1
- Administrazio Publikoen orrien bisitak %43,1
- Bideoen deskargak %42,0
- Banku-kontsultak %37,8
- Udaletxeen orrien bisitak %36,6
- Foroak %36,0
-Txatak %34,5

Web posizionamendua-ren aldetik, oso datu interesgarria da bilatzaileak lehenengo postuan agertzea. Izan ere, erabiltzaile gehienek bilatzaileak erabiltzen dituztela argi eta garbi ikusten da. Honek erakusten digu edozein motatako zerbitzua, enpresa, produktua, eta abar, bilatzaileen bitartez bilatu eta aurkitzen dela.
Beraz, gure orrirako web posizionamendua ona izatea lortzen badugu, hau da, lehenengo postuetan agertzea bilaketa konkretu baterako, bisita gehiago izango dugu gure orrian, trafiko gehiago, eta horiek dira azken finean behar diren baldintzak arrakastaren bidean egoteko.
Jatorria: ONTSI